Brontzea lortu du Jon Azkuek Eskubaloiko Europako Txapelketan

Karkara 2014ko abu. 4a, 12:59

Hirugarren postua lortu zuen Espainiako Junior Selekzioak eta Azkuek jokalari onenaren saria eraman zuen

Seigarren aldia da Azkuek junior selekzioarekin maila internazionalean jokatzen duela, eta azkena, azken hilabeteetan Austrian jokatu den Eskubaloiko Europako Txapelketan. Partidu berdindu baten ostean, Espainiako Junior Selekzioak Danimarkakoa garaitu zuen abuztuaren 3an, eta brontzezko domina irabazi.

Jokalari garrantzitsua izan da Azkue txapelketa osoan, eta azken partida horretan MVP jokalari onenaren saria eman diote.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide