Euskadiko Txapelketak ez zuen zapore ona utzi herrian, Oriotarrak ezin izan baitzuten bandera astindu. Estropada bakoitza erronka berri bat da, eta hurrengoan banderaren bila joango dira berriz ere. Erronka TKE1eko arraunlariena. Harrobiko gazteak buru-belarri dabiltza, estropadaz estropada azken postuetatik urrundu nahian.
Hobetzeko helburua dute, eta horretan dihardute lanean. Gogor. Asteburu honetan larunbatean, gaur, Santurtzen eta igandean Getarian dituzte estropadak. Orioko B taldea XXXV Ikurrina Ilustre Ayto banderaren lehian ibiliko da larunbatean; eta igandean, V. egingo da Getariako estropada.
Getarian harrobiko arraunlariez gain emakumezkoen taldea ere izango da, Gipuzkoako Liga jokatuko baitute. Neskek ere aurrera egiteko eta hobetzeko gogoa ez dute falta. Lanean dabiltza, jo eta ke, emaitza hobeak lortzeko helburuarekin.
Gizonezkoen A taldearentzat ez dago atsedenik. Castron izango du estropada; Espainiako Txapelketa, hain zuzen. Zorotzi traineruk hartuko dute parte larunbateko sailkapen estropadan eta lau izango dira finalera joango direnak.
Han eta hemen arrauna ez da faltako asteburuan.