Ateak zabalik futbolean jokatu nahi duten neskentzat

Karkara 2014ko uzt. 29a, 08:00

Batzar orokorra egingo da uztailaren 29an; eta uztailaren 30ean futbolean jokatu nahi duten emakumeekin egin dute hitzordua

Orioko Futbol Taldearen batzar orokorra egingo da bihar, Salatxo aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Atzean utzitako denboraldiaren nondik norakoak azalduko dituzte.

Etzi, uztailaren 30ean, futbolean jokatu nahi duten emakume guztiei Mendibeltz futbol zelaira gerturatzeko gonbita egiten die Orioko Futbol Taldeak. Infantil, kadete eta jubenil mailako emakumeei irekiko zaizkie futbol zelaiko ateak, 19:00etan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide