Biniloak, liburuak, arropa, gailu elektronikoak, eskuz egindako gauzak... denetarik aurkitu zitekeen pasa den larunbatean Orioko plazan. Armairuan hautsa hartzen utzi ordez erabilera ematea nahi duten tresnak, eta kulturaz blaitu nahi zaituzten liburuak edo diskak.
Bigarren aldiz erabili daitezken produktuak salgai zeuden larunbateko azokan. Asko izan ziren gerturatutakoak, baita bere postua jarri zutenak ere. Eguraldia lagun zela, giro ederra sortu zen herriko plazan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!