Uztaila hasieran kontzentratu zen Iparragirre. Europako Txapelketari begira aritu dira entrenatzen, eta bi partida jokatu dituzte Zaragozan, motorrak berotze aldera. Sueziaren aurka lehenengoa eta Esloveniaren kontra bigarrena; biak emaitza onarekin irabazi dituzte. Ondoren Txekiar errepublikan izan dira, beste bi partida jokatzeko.
Joko polita erakutsi dute prestakuntza partidan, eta talde sendoa eratzea lortu dute. Maila oneko jokalariak batu dira eta duten maila erakusten ari dira.
Garaipena prestakuntza partidetan
Europako Txapelketarako prestatzeko bi partida jokatu ditu Sara Iparragirre jokalari den Espainiako selekzioak. Lehendabizikoa Sueziaren aurka izan zen, uztailaren 18an, eta 101-51 emaitzarekin amaitu zen partida, espainiaren alde.
Bigarren partida bi egunetara izan zen, uztailaren 20an, eta hau ere erraz irabazi zuten. Esloveniak 45 puntu eskuratu zituen, eta Espainiako selekzioak 93. 48 puntuko aldearekin irabazi zuen Iparragirreren taldeak.
Beste bi partida jokatuko dituzte prestaketa modura uztailaren 27an eta 28an. Lehendabizikoa 54-71 irabazi zuten eta bigarrenean ere aldeko emaitza lortu zuten, 73-62.
Hungariara sendo iritsi dira
Europako Txapelketa uztailaren 31an hasiko da eta abuztuaren 10ean bukatu. Lan ona egitea dute helburu, eta xedea betetzeko aritu dira entrenatzen. Gogor. Prestakutzan zehar jokalariak kalean geratu dira, eta hasierako taldetik 12 besterik ez dira geratzen orain. Horiek osatzen dute Hungarian parte hartuko duen selekzioa, eta tartean Sara Iparragirre oriotarra dago.
Prestakuntzan zehar egiten den selekzio hori gogorra izaten da oso, bada Europako txapelketaren atarian kanpoan geratu denik ere. Iparragirrek maila ona erakutsi du eta 12 horien artean egoteko aukeratua izan da.
Talde sendoa osatzea lortu du Espainiako selekzioak, eta hori orain arteko partiden emaitzetan islatzen da. Entrenatzaileak azaldu du jokalariek errendimentu handia eman dutela eta etenik gabe hobetuz joan direla.
Ondorengo partidak jokatuko ditu Iparragirrek:
Uztailak 1 Espainia - Serbia
Uztailak 2 Espainia - Hungaria