Eizagirrek eta Urangak brontzezko domina eskuratu dute

Karkara

Arraunean hirugarren postua eskuratu dute Naroa Eizagirrek eta Edith Urangak 2014ko Atlantiar Jokoetan

Itsas Joko Atlantikoetan arraunak ere izan du bere tokia. Urpeko hainbat kirol izan dira jokoan, baina Naroa Eizagirre aiarra eta Edith Uranga oriotarra arraunean lehiatzera joan dira, zortzikoan.  St. Gilles Croix de Vie hirian, Frantzian, jokatu dira 2014ko Atlantiar Jokoak eta brontzezko dominarekin itzuli dira oriotarra eta aiarra.

Hirugarren postua eskuratu dute izen ona duen txapelketa honetan, Atlantiar Jokoetan. Emaitza ona etxeko arraunlariena.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide