Arrantzaleek beren zaindariaren eguna ospatu zuten

Karkara

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Karmengo amaren eguna ospatu zuten atzo Orioko arrantzaleek moilan

Karmengo amabirjinaren eguna zen atzo, uztailaren 16an. Arrantzaleen zaindaria da Karmengo amabirjina, eta eguraldia lagun, meza, elizatik moilarako prozesioa eta moilako ospakizuna egin zuten. Dantzariek agurra dantzatu zioten Karmengo Amari, eta ostean, apaizak bedeinkatutako lore eskaintza egin dute.

Itsasoan bizia galdu dutenak ekarri dituzte gogora. Apaindutako amabirjineko loreetan ere hala zioen: Itsasoan galdutako gizonak. Moila eta plaza inguruan jende ugari bildu zen. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide