Unai Zubizarreta Atlantiar Jokoetan da

Karkara

Argazkia: Hector Bango

Euskal Selekzioarekin joan da bertara, bodyaboard modalitatean momentuko surflari onenen aurka lehiatzera

St. Gilles Croix de Vie hirian da Unai Zubizarreta, Frantzian. Atlantiar Jokoak hasi ziren astelehenean hiri horretan, eta bertan da oriotarra. Astelehenean hasi eta uztailaren 18an bukatzen dira. Euskal Surf Selekzio Gazteak parte hartuko du txapelketan; surf, longoboard, stand up race eta bodyboard modalitateetan. Azken honetan ari da lehiatzen Zubizarreta.

Momentu surflari onenak aukeratu ditu selekzioak Atlantiar Joko hauetarako, tartean Unai Zubizarreta. Azken lehiaketetan lortutako emaitzak onak medio, bodyboard diziplinaren euskal ordezkaria bera izatea erabaki dute.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide