Brontze koloreko Erreginaren Kopa

Karkara 2014ko uzt. 14a, 08:41

Orioko Mendibeltz zelaian Erreginaren Kopa jokatu zen asteburuan. Etxeko taldeak, Orioko Bate Bizkorrak, hirugarren postua eskuratu zuen

Pasa den asteburuan jokatu da Erreginaren Kopa Orion. Maila haundiko taldeak elkartu ziren Orioko Mendibeltz zelaian, ohorezko mailako ligako lehen lau taldeek baitzuten bertan jokatzeko txartela.

Larunbatean hasi zen txapelketa eta lau partida jokatu ziren. Lehenenga Orioko taldea eta Sant Boi kataluniarren artekoa izan zen 10:30tan. Oriotarrak aurreratu ziren markagailuan 1-0, baina euria hasi eta Sant Boi taldeak aurrea hartu zuen. 2-1 eko emaitzarekin amaitu zen partida.

Bigarren partida Atletico SS eta Antorcharen, Balentziako Ligaren irabazleak, artekoa izan zen 13:00tan. Antorchako neskek irabazi zuten partida hau.

Hirugarren partida 16:00tan jokatu zen , aurreko bi partiden galtzailen artean: Orioko Bate Bizkorrak eta Atletico SS. Oriotarrek erraz irabazi zuten partida 6-0 emaitza lortuz. Emaitza honekin Igandean final erdiak jokatzeko txartela lortu zuten oriotarrek eta donostiarrak laugarren postuan geratu ziren.

Laugaren partida eta azkena bi ordura jokatu zen, aurreko bi partiden irabazleek jokatu zuten: Sant Boi eta Antorchak. Sant Boi taldeak irabazi zuen eta honekin batera finalean sartzeko txartela lortu zuen.

Igandean finalerdia eta finala jokatu ziren. 10:00tan Oriokoen eta Antrocha taldearen arteko finalerdiko partida jokatu zen. Partida 0-0eko markagailuarekin joan zen amaiera arte. Tie-breaka jokatu behar izan zuten, eta Antorcha taldekoek hobeto asmatu zutenez partida 1-0 emaitzarekin irabazi lortu zuten. Beraz, OBBk hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

12:30tan Finala jokatu zen. Partida interesgarria izan zen, eta amaieran Sant Boi taldeak irabazi zuen Kopa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide