Bueun lortutako banderarekin 28 ditu palmaresean. Hondarribiari aurrea hartu dio pasaden asteko garaipenarekin eta bandera gehien lortu dituen talde gipuzkoarra izendatu da. Orain arte Hondarribiak zuen errekorra hautsi du Oriok.
Bandera gehien irabazi dituen taldea izan arren, orain arte ez du TKE liga eskuratzerik izan. Arantza hori dauka sartuta talde oriotarrak. Aurten denboraldia hasi besterik ez da egin, baina bide onetik doaz eta arantza kendu dezakete.
Kantauri itsasoa, berriz protagonista
Aste buru honetan San Miguel Liga Kantauriko uretara iritsi da larunbateko Marina de Cudeyo IX Bandera eta igandeko Eusko Label III Banderarekin. Lehena Pedreñan jokatuko da, 17:00etatik aurrera, San Miguel Ligaren laugarren jardunaldiari dagokiona. Orio Babyauto ohorezko txandan lehiatuko da Tiran, Kaiku eta Hondarribiarekin batera. Lehen txandan Urdaibai, Pedreña, San Pedro eta Portugalete izango dira; eta bigarrenean, Astillero, Cabo, Zierbena eta San Juan.
Igandean, eguerdiko 12.00etatik aurrera Eusko label III Banderari hasiera emango zaio. Estropada honetako txandak, igandero bezala, larunbateko jardunaldiaren ondoren jakingo dira, Pedreñako amaierako sailkapenaren arabera.