Gitarra eta ahotsarekin hainbat mendetako musikari tokia eginez

Karkara 2014ko uzt. 10a, 17:17

Uztailaren 11n, 20:00etan, izango da kontzertua Salatxo aretoan

Amaia Azpiazu ahotsean eta Xabier Ugarte gitarra eta teorbari soinua ateratzen. Kantua, gizaldiz gizaldi izenpean, ahots eta gitarrazko kontzertua eskainiko dute. Gitarrarako konposatutako euskal errepertorio klasikoko kantuak joko dituzte, eta euskal musikaren historian barrena ibiliko dira, hainbat mendeetako musikari tokia eginez.

Juan Rekarte aiarrak zuzentzen duen ausArt records disko-etxeak Udalaren laguntzarekin antolatutako emanaldia da. Disketxea Euskal Herriko musika klasikoan espezializatuta dago eta ibilbide luzea egin du musika mota hori zabaltzen.

Bihar, uztailaren 11n, pauso bat gehiago emango dute beren zabalkundean. Salatxo aretoan izango da kontzertua, iluntzeko 20:00etan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide