Mendibeltz futbol zelaia Donosti Cupeko partiden lekuko

Karkara 2014ko uzt. 7a, 21:44

Hainbat partida jokatu dira gaur Mendibeltz futbol zelaian, tartean Orioko futbol taldearena. Inaugurazio ekitaldia 22:00etan hasiko da eta streaming bidez emango da

Gaur hasi dira partidak, baina inaugurazio ekitaldia oraindik egiteke dago. Iluntzeko 22:00etan izango da, Donostiako Anoeta estadioan. Aurten, lehenengo aldiz, 23. Donosti Cupen inaugurazioa zuzenean ikusi ahal izango da. 

DonostiCup Tven eskutik, txapelketako Youtube kanalean eta www.donosticup.com orrian ikus daiteke inaugurazioa hurrengo linka erabiliz: https://www.youtube.com/watch?v=8lflRRcSuWc22 herrialdeetako klubek desfilatuko dute estadioan eta musika, dantza eta hainbat sorpresa egongo dira. 

Inaugurazioa gauean hasiko den arren, egun guztian zehar partidak jokatu dira Euskal Herriko hainbat tokitan, baita Orion ere. Goizeko 10:00etan hasi dira partidak Mendibeltz futbol zelaian eta azkena arratsaldeko 19:00etan amaituko da; guztira, zortzi partida jokatu dira. Bihar, asteartean bederatzi jokatuko dira, asteazkenean zortzi eta ostegunean hamabi.

Orioko bi taldek hartuko dute parte aurtengo edizioan. Bata jubenilena, zeinak ikastolaren izenean jokatuko duten. Bestea kadeteena, Orioren izenean jokatuko dutena. Argazkitan, azken honek gaur jokatutako partida ikusi daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide