Arraunlariak autobusean etorri ziren, ohi bezela. Eta ez ziren ohiko irribarreak, besarkadak eta animo oihuak falta izan. Plazara herritar ugari hurbildu ziren, taldearekin batera, asteburuan eskuratutakoa ospatzera. Gau giro ederrean ospatu zuten garaipena eta gogoz astindu zuten udaletxeko balkoitik ohial preziatua.