Arraunean aritzeko gogoarekin, Euskotren ligara sailkatzeko helburuarekin

Karkara 2014ko uzt. 4a, 19:54

Entrenamendu ordu askoren ondoren iritsi zaie lehiatzeko ordua Orioko neska arraunlariei. Euskotren liga datorren asteburuan asten den arren, sailkapen estropadekin, lehen froga asteburu honetan izango dute. Dituzten erronka, helburu eta zailtasunen inguruan mintzatu dira Claudio Etxeberria eta Itziar Olasagasti

Cabo, Samertolameu, Getaria-Zarautz, San Juan Ibedrola, Hibaika Jamones Ancin, Santoña, Zumaia eta Orio babyauto. Zortzi ontzi aurrez aurre, eta Euskotren ligan lau talderentzako dago tokia. Orioko nesken helburua ligan lehiatzeko txartela lortzea da, baita lehengo urteko arantza kentzea ere, Kontxak sailkatzea.

Gogor aritu dira lanean, eta helburua betetzeko lehen pausua lortu dute: taldea egonkortzea. Zaila da, eta are zailagoa emakumezkoetan, taldeak finkatzea eta urtez urte bere horretan irautea. Aldakorrak izaten dira taldeak eta denboraldiak. Dena den, Oriok lortu du talde sendoa osatzea, eta aurreko urteetan baina arazo gutxiago izan dituzte taldea osatzeko.

Arraun eta lagun taldea

Uretan nahiz lehorrean ondo konpontzen dira Orioko neskak. Traineruan sartu eta ondo ulertzen dute elkar, baina baita uretatik kanpo ere. Hor gakoa. Harreman ona dute eta hori garrantzitsua da oso talde lanean aritzerakoan.

Guztira bi patroik –Nadeth Agirre eta Ane Carrera– eta hogei arraunlarik osatzen dute Orio babyauto taldea. Claudio Etxeberriaren aginduak jarraintzen dituzten taldekideak hauek dira:

Euskotren ligaren egutegia

Asteburu honetan dute lehen proba, lehen estropada. Halaber, uztailaren 12an emango zaio hasiera Euskotren ligari. Pedreñan izango da sailkapen estropada hori. Orioko taldearen xedea sailkatzea da, bai Euskotren ligan, bai Kontxan. Zortzi bandera jokatuko dituzte, ondorengoak:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide