Donosticup txapelketako partidak Mendibeltz futbol zelaian

Karkara 2014ko uzt. 4a, 08:00

Mendibeltz futbol zelaian jokatuko dira lehen faseko hainbat partida. Tartean Orioko kadete taldearena, astelehenean, 19:00etan

Astelehenean emango zaio hasiera Donosti Cup txapelketari. 23. edizioa da aurtengoa, eta urteroko legez, herrialde ezberdinetako jokalariak bilduko dira Donostian. Hiriburuan, baita Orion ere; izan ere, astelehenetik ostegunera Orioko Mendibeltz futbol zelaian jokatuko dira lehiaketako hainbat partida.

      

Goizeko 10:00etan hasiko dira partidak eta azkena arratsaldeko 19:00etan amaituko da; guztira, zortzi partida jokatuko dira. Hori, astelehenean. Asteartean bederatzi jokatuko dira, asteazkenean zortzi eta ostegunean hamabi.

Orioko bi taldek hartuko dute parte aurtengo edizioan. Bata jubenilena, zeinak ikastolaren izenean jokatuko duten. Bestea kadeteena eta hauek Orioren izenean jokatuko dute. Mutilak dira bi taldeetako partaideak, Orioko neska taldeek ez dute izena eman 23. Donosti Cup honetan. Astelehenean, txapelketaren lehen egunean, Kadete mailako mutilek jokatuko dute Mendibeltz futbol zelaian, arratsaldeko 19:00etan.

Uztailaren 9a bitarte lehen faseko partidak jokatuko dira, 10ean eta 11an fase finaletako partidak eta 12an finalak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide