Bartzelonako uretan jokatu da San Miguel Ligaren lehen estropada. Orio Babyautok hasiera ezin hobea eman dio ligari, bera izan baita garaile. San Nikolasa oriotarra izan da haizeari aurre hobekien egin dion trainerua eta 32'' atera dizkio bigarren izan den Urdaibairi. Hirugarren Kaiku talde gipuzkoarra izan da.
Lehen txandan San Juan Iberdrola eta Zierbena Bahias de Bizkaiaren artekoa izan da lehia; lehen padaletatik hasita lehen postua lortzeko borroka bermeotarren eta sestaotarren artekoa izan da. San Juan Zierbena baina lehenago helmugaratu den arren, ez du lortu bandera etxera eramatea.
Bigarren txanda ez-ohikoa izan da. Pedreñak, hasi eta berehala, zailatsunak izan ditu. Itsaso txarra medio ura sartu zaie trainerura eta kanporatzeko aparatua ez zebilenez, ontzia urez gainezka gelditu zaie. Hondarribiak irabazi du bigarren txanda hau.
Hirugarren txandan Orio Babyautok erakustaldia eman du. Estropada ondo hasi duen arren, estropadan zehar hobetuz joan da eta amaierako baliza 21'55"02 denborarekin gainditu dute.
Aulki Muguikorra
Euskadiko txapelketak jokatu ziren larunbatean, Legution. Orion 16 ontzi aurkeztu zituetan eta horietatik zortzik lortu zuten domina: lau urrezko eta lau zilarrezko. Lehen postuan sailkatu dira Skiff-Bakarkarakoa Gizonezko infantiletan, Skull laukoa gizonezko infantiletan, Skull laukoa emakumezko infantiletan eta Skull binakoa gizonezko kadetetan. Bigarren postuan sailkatu dira Skiff-bakarkakoa emakumezko infantiletan, Skull bikoitza emakumezko infantiletan, Skull laukoa emakumezko infantiletan eta Skull bikoitza gizonezko infantiletan.