Euskadiko ikasleen orfeoiak eta ikastolako ikasleak elkartu ziren atzo iluntzean Orioko plazan kontzertua eskaintzeko. Gaztetxoak taula gainean eta gurasoak ikusle. Maisu aritu ziren sokazko instrumentuei soinua ateratzen, baita kantuan ere.
Baldorba, Oi, Lur! eta Oi, ama Euskal Herria! abestu zituzten, Benito Lertxundiren kantuak hirurak. Eta bera ere han zen, ikusleen artean. Amaieran, gazte musikariengana hurbildu eta guztiak agurtu zituen.