Euskadiko Ikasleen Gazte Orkestrak aurten Orion egin du urteroko kurtso amaierako egonaldia; Txurruka aterpetxean daude egun hauetan, eta Ikastolan biltzen dira entseguak egiteko. Hori dela eta, gaur arratsaldean, ekainaren 26an, herriko plazan kontzertua eskainiko dute.
Iluntzeko zortzietan hasiko da kontzertua, eta ohiko abestiak jotzeaz gain, Ikastolako 140 ikaslerekin batera Benito Lertxundiren hiru kantu eskainiko dituzte: Baldorba; Oi, lur! eta Oi, ama Euskal Herria!
Oriotar bat orkestran
Orioko musikari gazte bat dago egunotan EIO Gazte orkestrarekin egonaldian. Ramunas Almanaitis biolin-jotzaile gaztetxoak parte hartuko du gaur arratsaldeko kontzertuan.