42. kilometroa iruditan

Karkara

123 kilometro eta 123 bideo. Durangotik Iruñerako bidean kilometro bakoitzeko bideo bat egin dute Gure Esku Dago plataforma herritarrekoek

Metroz metro eta kilometroz kilometro ikusi daiteke ekainaren 8an egindako giza katea. Gure Esku Dago ekimenak katearen irudiak grabatu zituen, eta orain, katebegi bakoitzari eskerrak emate aldera kilometro bakoitzeko bideo bat sareratu dute.

Giza kate osoaren bideoak eta argazkiak ere ikusgai daude Gure Esku Dagoren webgunean edota youtuben duen kanalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide