Juan Rekarteren ekoizpenarekin, Ausart Records disketxearen eskutik, Aitor Olea organo-joleak 2013ko abenduaren 27an eta 2014ko urtarrilaren 7an Orioko elizan disko bat grabatu zuen. Kalean izango da ekainaren 20tik aurrera, eta horretarako, aurkezpen bat egingo dute, 20:00etan, elizan bertan.
Musika Egunaren baitan, eta Euskadiko Soinuak izeneko proiektuaren barruan, izango da diskoaren aurkezpena, eta kontzertu didaktiko baten dinamika emango zaio. Tutu-oihanaren ulermenerako azalpen batzuk emango ditu Aitor Oleak: nola funtzionatzen duen organoak eta tutuek, zein diren organo jokoak, eta beren konbinazio artistikoak.
Diskoa erosi nahi duenak elizan bertan, Elkar mega dendetan eta www.ausartak.com webgunean aurki dezake.