Oriotarrak Udalerri Euskaldunen Egunean

Karkara 2014ko eka. 17a, 12:07

UEMAko kide da Orio. Asteburuan Udalerri Euskaldunen Eguna ospatu zen eta bertan izan ziren Orioko ordezkariak

Euskal Herritarron %30 inguruk dakigu euskara, eta, ondorioz, euskara erdararen erreinuan bizi den hizkuntza minorizatua da oraindik. Menpeko egoera honetan, ordea, euskarak baditu nagusi den eremuak ere. Hitz horiekin eman zioten hasiera UEMA egunari. Orio euskara nagusi den eremu horietako bat da, UEMAko kide da. Hortaz, Orioko ordezkaririk ez zen falta izan larunbatean Tolosan.

Euskarak ez du orain urte batzuk zuen egoera osasuntsua, ezta udalerri euskaldun askotan ere. Azken hamar urte hauetako bilakaera soziolinguistikoa mantenduz gero, euskara nagusi den udalerri gutxiago izango ditugu etorkizunean. Hori dela eta, udalerri euskaldunen artean indarrak batzeko deia egin zuten: euskarak batzen gaitu eta batzen gaituen horri batu behar gatzaizkio, gaineratu zuen UEMAko kideak.

UEMArako sortutako abestia Orion entzungai

Asteburuan Orioko tabernetan Udalerri Euskaldunen Egunerako sortutako abestia jarri dute. Orioko soinu banda izan da bi egunetan bada ere Emon taldeak musikatu eta Amets Arzallusek hitza jarri dion abestia

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide