Amilibia eta Azkue eskubaloiko izarrak

Karkara

2013-2014 denboraldian egindako lanagatik saritu dituzte oriotarrak. Jon Azkue kategoria nagusian eta Mikel amilibia kadete mailan

Zarauzko eskubaloi taldean ibiltzen da Mikel Amilibia, kadete mailan. Elastiko horiarekin, ordea, Jon Azkue Bidasoa Irun taldean. Asobal ligan aritu da aurten, eta mailari eustea lortu ez duten arren, alor pertsonalean denboraldi ona egin du eta saritua izan da.

Gipuzkoako eskubaloi federazioak urte honetan egindako lan ona aitortu nahi izan diete oriotarrei. Bakoitza bere kategorian eredugarria izan da eta maila oso ona erakutsi du. Hortaz, biak saritu nahi izan ditu Gipuzkoako federazioak.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide