Orioko Herri Ikastola ez litzateke dena izango Jose Etxeberriarengatik ez balitz. Ikastolaren lehen urratsak, lehen zimenduak berak eman zituen. Garai hartan erriatu zuen txikotari esker gara garena, eskerrak eman beharrean gaude, aitortu dute Ikastolako kideek.
Etxeberria ikastolen mugimenduan biziki sartua zegoen, eta euskararen normalizazioaren alde egin zuen lana goraipatzekoa da. Orioko Ikastolako sortzaileetako bat izan zen bera, baina, horrez gain,
Esker onak Joseri eta doluminak familiari. Ikastola osoaren partez doluminik bizienak bidaltzen dizkiete bere familiari. Berak egindako lana beti izango dute gogoan Ikastolakoek, Ikastolaren lehen pausoak berak eman baitzituen.