Kortaren palmaresa sei argazkitan

Karkara 2014ko eka. 16a, 13:08

Sei argazkitan laburtu zuten atzo, ETB 1en, Kortaren arraun-bizitza arraunlari eta entrenatzaile moduan

Jose Luis Kortaren ustetan arrauna ezberdin bizi dute Bizkaitarrek eta Gipuzkoarrek. Oriotarrek ere gainontzeko gipuzkoarrengandik desberdin bizi dute; kolore horiarekin hazi eta hezi dira, eta bera gaztea zein garaian ilusio bakarra arraunean egitea zen. Ez bizikletik, ez baloirik; soilik arrauna. Gazte eta ez hain gaztetan bizitakoak kontatu ditu.

Urteen poderioz mediatiko bilakatu da Korta. Telebistan ageri da, arraunari lotutako saioetan, baita bestelako programetan ere: El Conquistador del Fin del Mundo realityan, esaterako. Arraun munduak une on eta txarrak eman dizkion bezala, sufrimenduak eta poztasunak, saio honetan ere asko jasandakoa da Korta.

Hori guztia kontatu du sei argazkitan: 

1 Argazkia: Jose Luis Korta bigarren jaunartze egunean. Orio, 1960.

2 Argazkia:Jose Luis skiffean Oria ibaian, arraunean hasi zen lehen urtean. Orio, 1968 

3 Argazkia: Jose Luis Korta eta Margari, ezkontzako egunean. Orioko eliza, 1972

4 Argazkia: Kaikuko tripulazioarekin Kontxako bandera irabazi ondoren. Donostia, 1978

 5 Argazkia: El conquistador del fin del mundo saioko kapitai. Patagonia, 2006 

6 Argazkia: Jose Luis Korta Irati, Oier eta Garazi bilobekin, gabonak ospatzen. Beranga, 2014

Saio guztia ikusi ahal izateko, egin klik hemen. Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen, aurkezten, duen programak oihartzun handia izan zuen sare sozialetan eta txiolariak aktibatu zituen. Oriotar eta aiarrek egindako txio batzuk: 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide