Festa giroko triatloi herrikoia

Karkara 2014ko eka. 13a, 09:00

Orioko sanpedroetan, ekainaren 27an, igeriketa, bizikleta eta lasterketa uztartzen dituen lehiaketa egingo da

Lehendabizi igerian; pedalei eragiten, ondoren; eta amaitzeko, korrika. Hiru modalitate hauek uztartuz sortzen da triatloia, eta horixe da Orioko Herri Ikastolak Udalaren laguntzaz San Pedro jaietarako antolatu duena. Ekainaren 27an izango da, ostiralarekin, eta hiru kategoriatan banatuko dira partaideak. Kategoria bakoitzak egin beharreko kilometro kopurua ezberdina da, baina guztiak ikastolako hasi eta bukatuko dira.

Gaztetxoak  17:40 - LH 4, 5, 6

100 metro igeri
2 kilometro bizikletan
800 metro korrika

Gazteak      18:00 - DBH

200 metro igeri
3 kilometro bizikletan
1000 metro korrika

Helduak        18:30 - 1997 edo lehenagokoak

300 metro igeri
6 kilometro bizikletan
1800 metro korrika

Lasteketan parte hartzeko izena eman behar da ekainaren 25a baino lehen. Hiru tokitan egin daiteke: Ikastolan, Karela kiroldegian eta Kultur Etxean. Gogoratu parte hartzaile guztiek kaskoa eramatea derrigorrezkoa dela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide