Benta bidea ibilgailuentzat irekita

Karkara 2014ko eka. 12a, 14:31

Orain arte soilik asteburuetan egon da irekita. Gaurtik aurrera egunero egongo da zabalik

Semaforoak erregulatuko dute Benta bideko trafikoa, izan ere, gaur zabalduko dute errepidea ibilgailuentzat. Mikropiloteak bukatu zituzten astearen hasieran, eta atzo habe nagusiak hormigoitu zituzten. Gaur, behin betiko, errepideko seinaleak kenduko dituzte eta hauen ordez semaforoak jarriko dituzte. 
 
Ekainaren 16an eta 17an, gauez egingo dute lana mikropiloten ainguraketa egiteko eta errepidea gurutzatzen duen hodi berria egiteko. Bi egun horietan, hortaz, errepidea itxita egongo da gauez. 
 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide