Herrialde desberdinetatik etorritako pertsonek antolatzen dute, Orioko Udalarekin batera, Kultur Aniztasunaren Festa. Seigarren edizioa du aurten, eta sanpedroetatik kanpo ospatuko da, ekainaren 14an, hasieran egiten zen bezala.
Hamahiru herrialdetako guneak jarriko dira Orioko plazan, munduko txoko desberdinetako kultura eta gastronomia ezatutarazteko. Maroko, Brasil-Bahia, Portugal, Nikaragua, Txile, Sahara, Brasil, Senegal, Honduras, Ekuadror, Arjelia, Mexiko eta Argentinako postuak egongo dira.
Postuez gain, egun osoko egitarua egongo da, eguerditik gauera arte:
12:00 Haurren dantza-saioak eta Zumba saioa
13:00 Adierazpen irakurketa eta bertsolariak
17:00 Nikaraguako dantzak eta kantak
18:00 Munduko dantzen ikuskizuna
19:15 Kirkintxo musika-taldearen saioa
20:15 Fusio taldea: euskal musika eta latinoa
21:30 Salsa lehiaketa
22:00 Cristian DJ