Azkue eta Amilibia sarituko ditu Gipuzkoako Federazioak

Karkara 2014ko eka. 11a, 18:13

Jon Azkue Irungo eskubaloi jokalaria eta Mikel Amilibia Zarauzko taldeko kidea izan dira hautatuak Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko sarietan

Urteroko legez Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak egin du aurtengoan ere bere hautaketa. Kirol errendimendu ona kontuan hartuta, senior eta kadete mailako bi oriotar sarituko dituzte: Jon Azkue Bidasoa-Irun taldeko jokalaria eta Mikel Amilibia Zarauzko taldeko jokalaria.

Sari banaketa datorren astean izango da, astelehenarekin, Donostiako Anoetako Kirol Etxean arratsaldeko 18:30ean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide