Bakailao txapelketarako izen ematea zabalik

Karkara 2014ko ekainaren 11

Kultur Etxean eta Itsas Mendi dendan eman daiteke izena, gaur hasi eta ekainaren 20a bitarte

Udalak bakailaoa eta sua jarriko du. Platerari bizitasuna ematea parte hartzaile bakoitzaren esku geratuko da: nahi den eran eta nahi diren osagaiekin. Plater ederrena egiten duenak, bakailaoa egokien prestatzen duenak irabaziko du saria. Ekainaren 29an egingo da bakailao lehiaketa Orioko Herriko plazan, 11:00etan hasi eta 13:00ak arte.

Izena emateko aukera gaur zabaldu da eta ekainaren 20a arte egongo da zabalik. Bi tokitan egin ahal izango da: Kultur Etxean eta Itsas Mendi gutiziak dendan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide