Orioko Curriculuma Sortzen

Iñigo Gaiton: Bildutako materiala erakusteaz gain nola bildu dugun azalduko dugu

Karkara 2014ko eka. 9a, 17:02

Orioko Curriculuma Sortzen taldeak ziklo bat amaitu du lehen fasearen bukaerarekin. Ostiral honetan, hilaren 13an, lehen etapa honen nondik norakoak azalduko dituzte

Bi ikasturte daramatza lanean Orioko Curriculuma Sortzen lanean. Izenak dioen bezala, beraien lana herriko curriculuma sortzea da eta aurten horretan jardun dira. Materiala bilatu, bildu eta forma eman ostean sortu dute lehen zirriborroa litzatekeena. Honela, lehen fase hau amaitutzat ematen dute eta bildutakoa erakusteaz gain nola bildu duten ere azaldu nahi dute ostiral honetan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide