Luiziak izan ziren 2013ko azaroaren 12an, eta Orioko Benta bideko lurra ezegonkor geratu zen. Udazkeneko euriteek mugitu egin zuten lurra eta Orio; ondorioz, Igeldo lotzen dituen errepidea itxiarazi zuten. Euria goi eta behe ari zuen sasoi hartan eta lurrak ezin izan zuen horrenbeste ur hartu; hortaz, bestelako bideak aurkitu zituen beherako bidean.
Orain, uda ate joka daukagun honetan, Benta Bidearen konponketa lanak amaitzear daude eta errepidea erabilgarri dago jada. Larunbatean ireki zuten bidea eta asteburuetan ibilgailuak bertatik pasa daitezke.