Zaragueta eskolaren eguna, guztien artean eta guztientzat egindako festa

Karkara 2014ko eka. 9a, 11:33

Eguraldia lagun, egun paregabea igaro zuten ikasle, irakasle eta gurasoek

Emanaldiz jositako eguna eta jokoekin blaitutakoa izan zen Zaragueta Herri Eskolarena. Jana eta edana ere nahi adina izan zuten, eta tripa beteta itzuli ziren bertaratutakoak etxera. Egunari hasiera salda eta pintxoak janez eman zieten. Txikienek urduritasunak albo batera utzi eta taula gainean irakasleekin prestatutako maisu lanak erakutsi zizkieten gurasoei. Gurasoak, pozarren aritu ziren txalo eta txalo seme-alabei begira.

Mahaiaren bueltan eseri ziren ondoren; lehendabizi haurrak, gero, helduak. Bazkalondo bikaina izan zuten ikasleek, puzgarriak, jolasak eta tailerrak izan baitzituzten. Ostean, kirolari tartetxo bat eskeini zieten. Judo emanaldia eskaini zuten arratsaldearen hasieran, eta eguna borobiltzeko guraso, ikasle eta irakasleen futbol partidua jokatu zuten.

Giro ona nagusitu zen Zaragueta Herri Eskolaren egunean. Umeek, gurasoek eta irakasleek; guztiek gozatu zuten guztien artean antolatutako festan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide