Herri Hezitzaileri buruzko mahai-ingurua antolatu du Orioko Herri Ikastolak

Karkara 2014ko eka. 9a, 09:00

Rafael Cristobal eta Andoni Mujika arituko dira herri batek haurrak hezterakoan kontuan hartu behar dutenaz

Ekainaren 10ean, 19:00etatik aurrera, Ikastolako Aretoan Herri Hezitzailearen inguru komahai-ingurua egingo da. Herri batek eta bere herritarrek, haurrak hezterako orduan kontuan izan beharko lituzketen edukiei buruz jardungo dira Andoni Mujika eta Rafael Cristobal.

Mujika Arizmendi Ikastola Kooperatibako lehendakaria eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, eta euskararen aldeko hainbat kultur elkarte eta kooperatiba sortu ditu Debagoienean. Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako zuzendari ere izandakoa da Mujika.

Cristobal Medikuntza, Neurologia eta Psikiatria doktorea da, eta HAZITEGI, Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Haur Hezkuntzara bideratutako ikerketa proiektuaren sortzailea. Arizmendi Ikastolan Guraso Eskola martxan jarri eta El niño en la mirada del conocimiento izeneko liburua argitaratu du azken urteetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide