San Pedro jaietako egitarauko ekitaldi finkoa bihurtu da Trikitixa Txapelketa. Aurten ere, ekainaren 29an, bostgarren edizioa hartuko du Orioko Plazak.
Izen-emate epea irekia dago ekainaren 18ra arte, eta 22 urtetik beherako trikitilari gazteek parte hartu dezakete. Finalera iritsiko diren bikoteak sei izango dira, beraz, parte hartzaileen zerrendan bikote gehiago badaude, kanporaketa bat egingo da.
Bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu plazako finalean:
- Trikitixa
- Porrusalda, fandangoa edo arin-arina aukeran
- Popurria, gehienez 7 minutukoa
Kanporaketa egongo balitz, fandango bat jo beharko du bikote bakoitzak. Fandango hori finalean ezingo da errepikatu.
Finaleko egunean, baserritar arroparekin agertu beharko dute trikitilariek.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko ketxea@oriokoudala.com helbidera idatzi.