"Euskaraz Gara" leloarekin mosaikoa egin zuten Orioko bi ikastetxeetako ikasle eta gurasoek

Karkara 2014ko eka. 4a, 09:42

Maiatzaren 28an, "Parketarrak" egitasmoari amaiera emateko, eta UEMAren proposamenarekin bat eginez, 140 pertsona bildu ziren mosaikoa osatzeko

Maiatzako hilabete guztian asteartero eta asteazkenero parkeetan jokoak egiteko bildu ondoren, hilaren 28an, Parketarrak egitasmoari amaiera emateko, mosaiko bat egin zuten Orioko Herri Ikastola eta Zaragueta Herri Eskolako guraso eta ikasleek. 140 lagun bildu ziren Euskaraz Gara leloa osatzeko.

Argazkia, Tolosan egingo den udalerri euskaldunen egunean erakutsiko da. UEMAk, herriz herri leloa mosaikoz eginez argazkiak egitea proposatu zuen, ekainaren 14an egingo den festa egunean guztiak erakusteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide