Gai librea, eta teknika ere, librea. Muga bakarra aurkeztu daitezkeen marrazkiena da, bi. Haurrek marrazketarako duten talentua neurtuko da ekainaren 6an egingo den lehiaketan. Sorkuntza gunea izango da, hortaz, datorren ostiralean Orio herriko plaza.
Arratsaldeko 17:00etan hasiko da lehiaketa eta zortzi maila izango dira guztira: lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak alde eta DBHko 1, 2, 3, eta 4. mailak. Parte hartzeko adin tarte horretakoa izateaz gain oriotarra ere izan behar duzu, edo, bestela, Orion bizi edo ikasi behar duzu.
Marrazkiak A4 tamainan, folio tamainan, aurkeztu dira plazan bertan. Udalak jarriko ditu orriak eta pinturak eta marrazkiak material hori erabilitako egin behar dira. Atzealdean izen-deiturak, aldina, telefonoa eta ikasketa maila ipini behar dira.
Maila bakoitzeko lau marrazki onenak sarituko ditu epaimahaiak, zeina Udalak izendatuko duen. Irabazleek saria jasotzeaz gain San Pedro jaietan argitaratuko den literatur lehiaketaren liburua ilustratuko dute.