Kultura, aisialdi, gazteria eta festetako diru-laguntzak diktaminatu dira

Karkara 2014ko maiatzaren 29a

Guztira 41.376 euro banatu dira herriko kultur eta aisialdi taldeen artean

Udaleko kultura batzordeak herriko talde edo elkarteek 2014. urtean jasoko dituzten diru laguntzak diktaminatu ditu. Guztira 41.376 euro zituzten 9 talderen artean banatzeko. Honela banatu dituzte laguntzak:

  • Salatxo Abesbatza: 8.877€
  • Harribil Dantza Taldea: 3.200€
  • Errikotxia bertso elkartea: 300€
  • Ostargi elkartea: 500€
  • Herrio Natur Taldea: 1.775€
  • Goizeko Egun Sentia abesbatza: 2.800€
  • Mandalara elkartea: 2.474€
  • Garmendiazpiko auzo Elkartea: 2.450€
  • Txurrumuski: 19.000€

Elkarte bakoitzari ekainaren amaieran jaso beharreko diru kopuru osoaren %75 ordainduko zaio. Gainontzeko %25a memoriak eta ziurtagiri denak entregatu ostean ordainduko zaiezkie.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide