Ateak itxiko ditu ekainaren 16tik 30era Karela kiroldegiak. Urtero ez bezala, aurten, lehenago itxiko da eta irailean kiroldegia irekita egongo da hilabete osoan zehar.
Itxiera honekin kiroldegian ematen den zerbitzua hobetu nahi dute, batez ere gimnasioa. Obra egin ondoren, uztailean zehar, gimnasioaren doiketa definitiboa bukatzea espero dute.
Bestetik, Udalak eta Kiroldegiak eskeintzen duten Uda Kanpainako iharduerak argitaratu direla jakinarazi nahi dute. Besteak beste, umeek tenisa, arraunketa, igeriketa, padela edota jolasak egiteko aukera izango dute. Helduek ere, Aerobik, PIlates edo Zumba bezalako ihardueratan izena eman dezakete.
Guztietan izen-emateak hamabostaldika burutu daitezke. Izen emateak ekainaren 2an, astelehenean, irekiko dira goizeko 08:00tatik aurrera, Karelan bertan.