Guztira 76 arraunlari igoko dira autobusera larunbatean, maiatzaren 24an, goizeko 5etan. Maila guztietako arraunlariak joango dira Bordelera: 4 senior, 9 jubenil, 14 Kadete, 20 infantil eta 29 kimu.
Azken hauentzat, kimuentzat, berezia izango da eguna, beraien lehenengo estropada jokatuko baitute. Bergerac, Mimizan, Sainte Foi, Liborne eta Frantziako beste herritako haurrak izango dituzte parean. Ez da hasiera makala; lehenengo estropada eta internazionala gainera!
2000. urtean jaiotako gaztetxo hauek bigarren urtea dute Arraun Eskolan eta hurrengo urtean federatu mailan lehiatuko dira. Astean bi egunetan –asteazkenetan eta larunbatetan– urbiltzen dira Arraun Elkartera, arraunean, jolastuz eta gozatuz, ongi pasatzera. Hauen esku dago Orio Arraunketa Elkartearen etorkizuna!
Orio AE