Aian 36 urteko gizonezko bat atxilotu dute neska laguna mehatxatu duelakoan

Irati 2011ko abe. 15a, 18:19

Etxe inguruan atzeman zuten asteazken gauean

Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Aian, neska-lagunari heriotza mehatxua egin ziolakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Biktimak Ertzaintzari atzo gaueko hamarrak aldera laguntza eskatu zion eta ertzainak bikotearen etxera joan zirenean, gizonezkoa han ez zegoen arren, etxe inguruan atzeman zuten gauerdi aldera eta genero indarkeria akusaziopean atxilotu.

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide