Irailera arte ezingo da erabili Kultur Etxe atzeko igogailu

Irati 2012ko uzt. 24a, 11:45

Konponketak 8.000 euroko kostua izango dute

Kultur Etxe atzean dagoen igogailu barruan sua piztu zuten ezezagun batzuek uztailaren hasieran eta suak kalte handiak eragin ziztuen. Konponketak lanek luze joko dute eta irailera arte ezingo da igogailua erabili. Igogailuaren konponketak 8.000 euroko kostua izango du eta Udalak ordainduko duena, herritar guztien dirutik. Gainera, herritarrak igogailuak eskaintzen duen zerbitzurik gabe geratu dira ia bi hilabetez eta tartean zerbitzu hori benetan behar dutenak; edadeko jendea eta ezinduak, esaterako.

Udalak, hori jakin arazteaz gain, kezka agertu du azken urteetan bandalismo ekintzek gora egin dutelako herritarrei kalteak eraginez. Azken boladan izan direnak bandalismo-ekintzak izan dira Muntoko pasealekuko zakarrontziak txikitzea,  Azkueko parkean hamaka bat lapurtzea eta joko batzuk puskatzea eta igogailukoa.

Era berean, azpimarratu nahi du herritarrak direla ekintza horien ondorioz kaltetzen direnak: batetik, konponketak guztion diruarekin ordaintzen direlako eta, bestetik, zerbitzurik gabe gabe geratzen direlako. Kasu honetan, haurrak geratu dira hainbat jolas erabiltzeko aukerarik gabe eta herritar guztiak igogailua erabili ezinda.

Arazo honen aurrean Udalak dei egiten die herritarrei guztion ondarea errespetatu eta zaintzeko. Kalitatezko zerbitzuak nahi baditugu, nahitaezkoa da horiek behar bezala mantentzea. Bandalismoak herritar guztiei egiten die kalte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide