Enpresentzako sare sozialei buruzko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak

Irati 2012ko urr. 1a, 17:11

Urriaren 5ean eta 9an izango da Zarautzen

Urola Kostako Udal Elkarteak  Marketing 2.0 eta sare sozialak ikastaroa antolatu du eskualdeko enpresentzat.  Prestakuntza tailer honen helburua da, parte hartzen duten enpresei ezagupen eta erremintak eskaintzea eta eskura jartzea. Horrela, sare sozialek eskaintzen dituzten komunikazio era berrietara gerturatzeko eta beren enpresa ezagutzera emateko bide berriak landu ahal izango dituzte.

Honako gaiak landuko dira ikastaroan:

Lehen saioa

  • Zer dira sare sozialak? Zertarako balio dute? Ze motako sare sozialak daude?

  • Zenbat pertsonengana irits daiteke? Zein dira hauen eragozpenak?

  • Sare Sozial baten plangintza eta diseinua. Aintzat hartu beharrekoak.

Bigarren saioa

  • Facebook-en diseinua. Hobetzeko teknikak eta tresnak.

  • Sare sozialen kudeaketa. Neurketa, plangintza eta kontrola.

  • Zuen enpresaren profilaren garapena urratsez urrats.

Ikastaroa da sare sozialei buruzko ezagutza gutxi edo batere ez dutenentzat eta euren enpresaren profila sortu gabe dutenentzat

Saioak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz) izango dira urriaren 5ean eta 9an 12:30eik 15:00etara bitartean. Ikastaroaren praktikotasuna dela eta, parte har dezaketen enpresen kopurua mugatua da: 8 partaide gehienez. Ikastaroa doakoa den arren, izena emateko e-mail bat bidali behar da ahalik lasterren enpresa@urolakosta.org helbidera izen abizenak eta enpresaren izena adieraziz. Bestalde, argibideak jasotzeko 943 89 08 08 telefono zenbakira dei daiteke enpresentzako zerbitzuetara.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide