Argiztatutako zuhaitzak jarri dituzte dendetako erakuslehioetan

Lore 2012ko abenduaren 14a

Gabonak bukatu bitartean, 17:00etatik 22:30era piztuko dituzte

Herria girotzeko eta Gabon usaina zabaltzeko asmoz, Orioko erakusleihoetan argiztatutako zuhaitzak jarri dituzte dendariek, Merkataritza Aholku mahaiaren bitartez, opari gisa jasota. Abenduaren 15etik hasita, festa egun hauek bukatu bitartean, 17:00etatik 22:30era piztuko dituzte zuhaitzok.

Horrela, kalean jarri izan dituzten Gabonetako argiak zuhaitz horiez ordezkatu ditu Udalak, argi-kontsumoa murriztuz. Kultur teknikari Uhaina Atxotegik adierazitakoaren arabera, horrelako ekimenak urtero egin nahi ditu Udalak, herriko kale eta auzoak erakargarri egiteko helburuarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide