Taxi-bus zerbitzua izango dute aiarrek Orioko azokara joateko

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko urt. 29a, 10:16

Aiako Udalaren ekimenez jarri da zerbitzu berria martxan

Aiar askok du ostegunetan Orioko azokara jaisteko ohitura. Hori dela eta, Aiako Udalaren ekimenez, taxi-bus zerbitzu berezia izango dute hemendik aurrera azokara jaitsi nahi dutenek.

Hala, ostegunetan, noranzko bakoitzean bidaia bat egingo du taxi-busak. Aiatik Oriora 10:45ean ekarriko ditu bidaiariak, eta, alderantziz, Oriotik Aiara 11:15ean eraman.

Bidaia bakoitzak 1,5 euro balioko du eta, zerbitzuaren plazak mugatuak direnez, aurretik egin beharko da eskaera. Horretarako, 619 432 545 telefonora deitu eta Jose Inazioz galdetu behar da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide