Amaia Vazquez psikologoak bi hitzaldi egingo ditu gurasoentzat

Irati 2013ko ots. 25a, 12:57

Maria Maestra haurreskolako guraso batzordeak antolatu ditu otsailaren 27rako eta martxoaren 7rako.

Maria Maestra haurreskolako guraso batzordeak hitzaldia antolatu du gurasoentzat datorren asteazkenerako, otsailaren 27rako.

Hasieran Kultur Etxean izango zela iragarri arren, Salatxo plaza azpiko lokalean izango da,18:00etan hasita.

Haurren garapen psikoafektiboa da gaia eta hizlaria Amaia Vazquez psikologoa izango da.

Hitzaldia irekia izango da eta nahi duten guraso guztiek joan ahal izango dute hitzaldira, bai haurrak haurreskolan dituztenak baita beste edozeinek ere.

Haurreskolako guraso batzordeak aurten antolatu duen lehen hitzaldia da eta laster, martxoaren 7an, beste bat izango da. Hizlaria Amaia Vazquez bera izango da, gaia, berriz, loa eta jana. Bigarren hitzaldi hau ere 18:00etan izango da Salatxoko aretoan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide