Oiartzungo Josetxo Gamio 30. Pala txapelketako txapeldunorde dira apirilaren 27az geroztik Arrate Indo eta Naroa Beldarrain. Norgehiagoka zaila izan zuten Madalensoro pilotalekuan jokatutako finala. Hernaniko Eneritz-Ariane bikotearen kontra aritu ziren eta 25-10 galdu zuten Indok eta Beldarrainek.
Behin partida guztiak bukatuta, elkarrekin bazkaldu zuten parte hartzaile guztiek, txapelketari bukaera borobila emanez.