Alberto Olidenek irabazi du udako Orioko dardo txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 12a, 09:53

Abuztuaren 18an jokatuko da 3. eta 4. postuak zeinentzat diren erabakiko duen partida

Udan ere punteria fintzeko lanetan ari dira Orioko, Aiako eta inguruko dardo-zaleak; amateur kategoriakoak denak. Izan ere, udako Orioko dardo txapelketa ari dira jokatzen gurean. Txapela zenentzat den erabakita dago dagoeneko, abuztuaren 9an jokatu baitzen finala. Aitor Sarasua Gorri eta Alberto Oliden Toritoren arteko lehia bizia ikusi ahal izan zen egun horretan Tragoxka tabernan. 4 tantotara zen finala eta hirunako berdinketa azken tantoarekin hautsi behar izan zuen Olidenek. Berea du txapela.

Dena den, ez da txapelketa oraindik bukatu. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko daude oraindik. Juanjo Arruti eta J.A. Martin Oterok elkarren aurka neurtu beharko dituzte indarrak abuztuaren 18an, Blink tabernan,19:00etatik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide