Kontxara begira jarri dira Orio Arraun Elkarteko neskak

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 28a, 15:33

Abuztuaren 29an jokatuko dute sailkapen estropada, 17:30ean hasita

Txantxa eta broma artean urduritasuna da nagusi Orio Arraun Elkarteko nesken artean. Egun garrantzitsua dute bihar: Kontxako estropadarako sailkatzeko aukera baitute. Gustura daude orain arte lortutakoarekin, Euskotren ligan sartzea ere sorpresa galanta izan baita berentzat. Baina, ez daude horrekin konforme eta Kontxako estropadetan egon nahi dute estreinakoz.

Bihar itsaso pixka bat egotea nahi lukete, sorpresei bide gehiago ematen diotelako olatuek. Bare egonez gero, ezustekorik ezean eta Euskotren Ligan agerian geratu den bezala, igandean Donostiako badian arraunean aritzeko txartela lortuko dute Zumaiak, San Juanek eta Hibaikak Orioko nesken uztez: Galiziarrak nola dauden ez dakigu eta haiek huts eginez gero, Kontxan egoteko aukera handiak ditugula uste dugu.  

17:30ean hasiko da nesken sailkapen estropada bihar, abuztuaren 29an. Bitartean, prestaketa saioak gogoz ari dira egiten Txiki traineruko arraunlariak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide