Psikomotrizitate saioak martxan gaurtik aurrera

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 1a

Ikastolan izango dira eta Eider Salegik eta Gurutze Yarzak gidatuta izango dira

Bosgarren urtez jarraian, psikomotrizitate saioak emango dituzte Eider Salegik eta Gurutze Yarzak Ikastolako psikomotrizitate gelan. Hiru urte dituzten umeetatik hasi eta zazpi urte bitarteko umeek hartu dezakete parte saioetan.

Gaur, urriaren 1a, hasi eta maiatzaren 27a arte astean behin izango dira saioak, nahiz eta ordutegia bi egunetara zabaltzen duten maila desberdinetako haurrekin jarduteko:

Astelehena  17:00 - 18:30: HH 3 - HH 4
Asteartea     17:00 - 18:30: HH 5 - LH 1

Hileko 30 euro balio dute saioek eta izena emateko edo zalantzak argitzeko 659 461 359 edo 626 551 577 zenbakietara deitu edo mugituzelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide