12 plaza huts ditu betetzeko Maria Maestra haurreskolak

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko urt. 8a, 14:49

Urtarrilaren 13an irekiko dute matrikulatzeko epea

Orioko Udaaren oriora.com web orrian argitara eman denez, Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea irekiko da datorren urtarrilaren 13an. Urtarrilaren 17ra arte izango dute gurasoek 0 eta 2 urte arteko seme-alabak Haurreskolan matrikulatzeko aukera. Urtarrilaren 16tik 30era bitartean jaiotzen diren haurrek, berriz, otsailaren 3a bitarteko epea izango dute izena emateko; eta urtarrilaren 31tik otsailaren 18ra bitartean jaiotakoek, aldiz, otsailaren 20a arte.

12 plaza huts ditu haurreskolak: 7 plaza, 0 eta urtebeteko arteko haurrentzat eta 5 plaza, 1 eta 2 urte bitartekoentzat.

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko Haurreskolara jo behar da 9:30etik 11:00etara edo 15:00etatik 16:00etara. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta 943 890625 telefono zenbakira deituta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide